Istanbul, Turkia autoritarioaren arrastoan

Istanbul bisitatu dugu Anakoz Amenabar eta biok, kazetari lan batzuk egiteko asmoarekin. Bi gai izan ditugu ardatz: Turkiako egoera politikoa, Kurdistango gerra bereziki, eta kazetarien aurkako erasoak.

Dokumentazio lana egin dugu joan aurretik, bertako komunikabideak irakurriz, nazioarteko albisteak, eta Rise of Turkey liburu gomendagarria irakurrita. Kontaktuak lotu ditugu Istanbuleko aste bete pasa hasi baino lehen. Hartara, Istanbulen egon gara: Europa eta Asiaren arteko lotura historiko-kulturala den megapolis turistikoan. Urtarrilaren 12an, bertara heldu baino lau egun lehenago, Sultanahmet-eko plazan atentatu suizida gertatu da. Egoera beroa, dudarik gabe. Turista gutxirekinn turismo egin eta giro oso tenkatuak lan egiteko aukera.

Radio Vitorian kontatu dugu esperientzia:

IMG_7322

Unibertsitate irakasleak, tokiko eta atzerriko kazetariak, HDP alderdiko kideak, Nazioarteko Harremanetan adituak, herritar xumeak… informazio iturri anitz hauekin Turkiako egoera sozio-politikoaren puzzlea osatu dugu. Aukera izan dugu Istiklalen akademiko bakezaleen konzentrazioan egoteko eta Beyoglun Hrant Dink erahildako kazetariaren manifestazioan parte hartu eta iritziak jasotzeko. Argitaratutako hainbat lanetan eman dugu horien guztien berri.

Esperientzia horren emaitza dira Berrian argitaratutako bi lan: HDPko kideekin eta Barish Tugrul akademikoarekin elkarrizketak. Garan Maya Arakonekin izandako solasaldia kaleratu dugu, eta Argian turkiar kazetarien jasaten duten presioari buruzko erreportajea: Turkiak ez du traidorerik nahi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*